2016-03-21

Aita santuarekin audientzia izango dute Katxalin Elkartekoek

Elkarteko 50 kide joango dira Vatikanora ekainaren 22an. Tartean, Bergarako lau ordezkari. "Oso pozik gaude aukera hau izateagatik. Jose Ignazio Munilla gotzainari eskerrak eman beharrean gaude. Haren laguntza barik ezinezkoa izango zen", dio Bergarako ordezkaritzako arduradun Maite Vallek.
Donostiako Udalak 2016ko urtarrilaren 7an banatu zituen Hiritar Merezimenduaren Dominak. Bost, guztira. Horietako bat, Katxalin Elkarteari, "erakundeekin eta ikerketa institutuekin batera emakumeei eskaintzen dien babesa" aitortuz.
Domina Munilla gotzainak bedeinkatu zuen, eta han sortu zen Vatikanora joateko ideia. "Gure artean berba egiten sortu zen aita santuarengana joateko ideia. Munillak esan zigun bere esku zegoen guztia egingo zuela audientzia hori lortzeko", esan du Vallek.
Audientzia beste pertsona eta erakunde batzuekin partekatuko dute, baina gustura daude, eta dagoeneko hasi dira eramango dituzten opariekin lanean. Bi kaliza eramango dituzte: egurrezkoa bata eta zeramikazkoa bestea. "Egurrezkoa Vatikanoan utziko dugu. Han dagoen eta ama Bergarakoa duen apaiz bati emango diogu. Zeramikazkoa, bedeinkatu ostean, Bergarara ekarriko dugu hemengo elizaren baten erabiltzeko. Biak ala biak herriko artistek egindakoak izango dira", esan du Vallek.

Oihalezko panpinak

Katxalin Elkarteak Hiritar Merezimenduaren Domina jaso ahal izateko sinadura bilketa kanpaina egin zuten. Orriak ipini zituzten Bergarako eta Debagoieneko hainbat herritan. "Guk laguntza ematen dugu. Halako gaixotasuna bakarrik, laguntza barik pasatzea oso zaila da. Katxalinen bidea ondoen, erosoen nola egin daitekeen erakusten dugu. Astean behin elkartzen gara" kontatu du Vallek.
Askotariko tailerrak egiten dituzte. Egun, oihalezko panpinak eta bihotzak egiten dihardute. Panpinak minbizia duten umeendako dira. Gurutzeta, Txagorritxu eta Donostia ospitaleetan eta Onkologikoan banatzen dituzte.

2016-03-17

GRAN FIESTA Y MUY BUEN TRABAJO DE LAS SOCIAS DE KATXALIN.

Desfile de Baño, Lencería y Complementos Post-Mastectomía


El 16 de marzo, miércoles a las 17:00 h. en el Salón Windsor del Hotel Londres. Como todos los años realizamos el desfile con la colaboración de la Ortopedia Sumisan y de Anita. Animaros a venir y podréis descubrir los nuevos bañadores para este verano, también se mostrará lo último en

El desfile resultó ser un éxito, sobretodo para, una vez más, dar muestras del coraje de estas mujeres luchadoras.
¡Sigamos en esta labor!