COVID-19ak sortutako osasun-krisiak gure bizitzako ohitura asko aldatzera behartu gaitu. Ohitura-aldaketa horiek Eguneko Zentroko erabiltzaileen objektu pertsonalen kudeaketan ere txertatu behar izan dira.
Bularreko eta Ginekologiako Minbiziaren Gipuzkoako Elkartea, Katxalin,
Gipuzkoako udalekin eta izaera sozialeko elkarteekin lankidetzan ari da
1987an sortu zenetik. Katxalin elkartearen Bergarako egoitza Legazpiko
Udalarekin jarri zen harremanetan eta bere lankidetza eskaini zion.
Katxalin elkarteak garatzen duen jardueretako bat oihalekin objektu
desberdinak egitea da. Hori ikusita, Udaleko Gizarte Zerbitzuak motxilak
eta banakako poltsak egiteko ideia helarazi zion, horietan Eguneko
zentroko erabiltzaileek beren objektu pertsonalak gorde ditzaten.
Katxalin elkarteko Bergarako bazkideek 24 motxila eta 24 oihalezko poltsa egin dituzte Eguneko Zentroko erabiltzaileentzat.
Bihar, uztailak 9, osteguna, Bergarako Katxalin elkarteko bazkideak
Eguneko Zentrora joango dira motxila eta poltsa horiek eramatera.
Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkio Bergarako Katxalin elkarteko
kideei egin duten lanagatik, eta etorkizunean elkarlanean jarraitzeko
borondatea adierazi nahi die.
No hay comentarios:
Publicar un comentario